XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ondo pentsatu ezkero, ikaragarria iruditzen zait ortaraiño gizon bat erotzea ere.

Baiña beti pentsamentu bat bere buruan, eta ezin kendu.

Orrela dabillenak, bere buruari arrazoi ematen dio.

Edozeiñentzat ere zama gaiztoa izan bear du orrek.

- Eta zuri erasotzen badizu?

- Zuk bezelako arraixkua daukat.

Baiña nerekin ez da ausartuko.

Ez da orren burugabea.

Arek ondo daki ortan ez detala kulparik.

Ni ilko baniñu, bere burua galduko luke, eta zu aske geratuko ziñake.

Arek, berriz, ez du zu besterentzat geratzerik nai.

Iñori egitezkeroz, zuri erasoko dizu.

- Atarramentu onean jartzen gaitu orretxek.

- Nik garbi agertu diot ez naizela ezertan ere sartu.

Bere erra eta gorroto gaiztoak zure aurka dauzka.

Gogor jarri zaidanean, indarrez asteko asmoan, ortzak erakutsi dizkiot.

Ez dala aari-jokora etorri esan dit.

Neretzat edo iñorentzat ez, ori du betiko leloa.

- Josetxo, nik ez diot ezer ere sinisten.

Itza ta putza jardunagatik, ori ortan geratuko da.

Trumoi otsa ugari, ta euririk ez.

- Obe.

Ez naiz iñor galtzen ikusi-zale.

Erasotzezkeroz, aulenari egingo dio.

Ez baidu bestetarako balio.

Bizia maite badezu, bazabiltzake orrekin erne.

Ez baidu atzera egin nai.

Bere seta gaiztoari indar ta sua ematen dizkio.

Badirudi berak mundu au bukatu nai duela.

Baiña zurekin batera.

Izketan-izketan biak, eta serio, ustegabean joan zitzaien denbora.

Presaka tratu ta esne pixarrak karroxan artuz, bixi-bixi joan zan neska bere bidean, Pelipe aterako zitzaion beldurrak.

Alare, etzuen uste Josetxok zion bezin amorratua zebillenik.

Arrokeria noski dena.

Beste karroxa bat azaldu zitzaion zear-bidetik aurrera, eta elkarrekin joan ziran Donostiraiño.